• Mayo
    BURDIN HESIKO APURKETAREN 75.URTEURRENEKO EKIMENAK, GUDARI ETA MILIZIANO DEFENDATZAILEEN OMENEZ.
    Aurtengo ekainaren 12an 75 beteko dira tropa faxistek ( erreketeak , Afrikako legionarioak eta italiarrak besteak beste) Bilboko Burdin Hesia gainditu zutenetik Lezamako mendietatik. Hori dela eta Lezama Bizirik Auzo Elkarteak , Eskolako gurasoek eta Oxangoiti Kultur Elkarteak lagunduta, ekimen batzuk antolatu ditu Burdin Hesi horren defentsan jardun zutenen omenez. Lotsagarria da 75 urte igaro eta gero, bataila odoltsu horren lekuko bakarra Francok , tropa faxisten ohorez ,Gaztelumendi tontorrean altxatutako monumentutzarra lekuko bakarra izatea.
    Apaltasunez baina , egun horietan burdin hesiaren defentsan hilik , zauriturik edo gatibu gelditu ziren guztien omenaldi xume bat izan nahi dute egunotan antolatu diren ekimen guztiek. .
    Lezama Bizirk