• Abril
    Apirilaren 19an Lezama Bizirik Eguna
    Apirilaren 19an Lezama Bizirik Eguna ospatuko dugu. Aurten gure elkartearen X. urteurrena dela eta ospakizun berezitxua egin nahi dugu. Goizean Lezaman erreka nagusia izan arren oso ezezaguna den Asua erreka "esploratuko" dugu barru barrutik, bere ubidetik burututako txango baten bitartez. Hasteko Asuaren sorburura urbilduko gara , handik kaskorantza abiatzeko . Bertan hormigoizko tuneletatik pasatzen jabetuko gara ze nolako triskantzak eragin dituzten Lezamak urteetan pairatu izan dituen urbanizatzeko praktika espekulatiboek. Txangoa uretatik jarraituko dugu Kurutze aldera ailegatu arte, bitartean mota guztiko arrasto harrigarriak topatuz. Txangoa osoa uretatik izan arren 10 urtetik gorako edonorentzako egokituko dugu , nonork nahi izanez gero neoprenozko jantziak be prest eukita.
    Txangoa amaitu eta gero bazkaltzera joango gara . Aurtenko bazkaria be “berezia” egin nahi dugu hamargarren urteurrena izateagatik. Lehenengo aldiz ez da Goitioltzako txokoan egingo , herrigunean baizik, eguraldia ona bada, Oxangoiti tabernaren ondoko landan. Ziur asko bazkaria animatzeko osagarriren bat ekarriko dugu eta elkarteak kostearen zati bat ordainduko du.

    Beraz , gorde ezazu apirilaren 19a, joan ziurtatzen zure aulkia ospakizunean eta emaiguzu zure izena lehenbaitlehen ( gutariko norbaitekin edo zuzenean Oxangoiti tabernan jarriko den kartelean) Lezama Bizirk