• Febrero
    ASIAKO LIZTORRAK LEZAMAN?
    Otsailaren hasieran elkarteko bazkide batek balizko Asiako liztorren habi bat topatu zuen Lezamako egomendebalean , Ugarte auzotik gora Ganguren mendilerroko magalean.
    Argazki batzuk atera eta, gure erleentzat arrisku larria dela askotan entzun dugunez , zer egin ez genekien eta , martxan jarri ginen informazioa zabaltzen eta aholkularitzaren eske. Egia esan erromesaldi tristea izan zen …Foru Aldundira deitu eta hauek Basalan empresa publikoaren pasatu … lehengoari azaldu…eta bigarren batekin pasatu … , bigarrenari berriro azaldu…eta hirugarrenarekin pasatu ,azkenean , hirugarrenak zera esan zigun : “nooooo, nosotros no nos dedicamos a esoooo. Ni sabemos , ni tenemos autorización..”. Eta guk: “bueno ez dakigu , parkatu , baina zuekin pasatu gaituzte eta…”.
    Eta Basalaneko hirugarren horrek Base gorrikoak edo suhiltzaileek jakin zezaketela esan zigunez gero , guk Base gorrikoei deitu…lehengoari azaldu berriro, ..eta honek bigarren batekin pasatu eta bigarrenak oso seko: “ No , ahora no hacemos nada con eso…” . Eta gu , harrituta,¿cómo? ¿no haceis nada? ¿porqué?....Eta Base gorrikoek : “ ahora no hacemos nada con los nidos. Ahora están vacios y normalmente no los vuelven a ocupar. Ahora las avispas están bajo tierra invernando…”. Eta gu : “Ya pero eso quizás indica que estarán cerca…que es posible que cuando salgan vuelvan a anidar cerca…¿no se puede informar o tomar alguna medida preventiva?” eta bigarren horrek berriro oso seko: “No , no , ahora no hacemos nada con eso”. Habia nun ikusi genuen be ez zigun galdetu. Ordu erdi beranduago ,erromesaldi telefonikoa bukatuta ,eta hain larria omen den arazoari zelan heldu ideirarik ez .
    Beraz Udalari jakinaraziko diogu , berak ahal duen moduan kudeatzeko eta berria argitaratu besterik ezin dugu egin , oraindik behintzat.
    Asiako liztorrari buruzko informazio apur bat bildu dugu: Bere izen zientifikoa Vespa velutina nigrithorax da eta tamaina handiko liztorra da (30 mmrainokoa).
    Jatorriz Asiakoa da eta 2004an Frantziara iritsi zen. Urte gutxiren buruan kolonizatu du herrialdearen hego-mendebaldeosoa, 2010ean Gipuzkoa eta Nafarroara iristeraino.
    Loreen nektarrez, fruta helduz eta harrapatzen dituen erle eta beste intsektu batzuengandik lortzen duen proteína bidez, elikatzen da.

    Asiako liztorra gure lurraldean dagoen Europako liztorraren oso antzekoa
    da (Vespa crabro, tamaina: 40 mm-raino). Hala ere, gorputzaren kolorea belzkara du, sabelaldearen azken zatia eta buruaren zati bat izan ezik; horiek laranja-kolorekoak ditu, eta hanken muturrak horiak
    Habiak esfera-formakoak dira, eta normalean zuhaitzetan eraikitzen dituzte, bereziki espezie hostotsuetan. Noiz edo noiz pertsonen eraikuntzetan ager daitezke (etxeak, estalpeak,
    hormak, etab.). Oso gutxitan egiten dituzte lurpean.
    Garapen gorenera iristen direnean,50 cm-ko zabaleraeta 80 cm-ko garaiera izandezakete.
    Ziklo biologikoa horrela da gutxi gora behera: Erregina gazteak otsaila-martxoan atera egiten dira hibernazio-lekutik eta apirila-maiatzan erregina bakoitza habi bat eraikitzen hasten da eta lehen errunaldia izaten du. Langileak jaiotzen direnean eraikitzen lanetan eta erreginari elikatzeaz arduratzen dira. Irailean arrek eta erregina berriak jaiotzen dira. Arrek ernaldu egiten dituzte erregina berriak eta hauek erregina sortzaile bilakatzen dira. Udazkenean uzten dute habia eta negua hibernatzeko babeslekuan pasatzen dute. Habiako ama erregina eta liztor langileak neguan hiltzen dira eta habia ez da berriro erabiltzen .


    Lezama Bizirk