• Junio
    400 BAT LEZAMAR GURE ESKUKO GIZAKATEAN
    Ekainaren 8an 400 bat lezamar abiatu dira Arakil aldera GURE ESKU ekimenaren gizakateko 100.kilometroa betetzeko. Egun zoragarria , unkigarria eta ahaztezina bertan egon garen lezamar guztiontzat.
    Aurreko hilabetetan Lezaman jardun den Gure Eskuko talde dinamizatzailearen lanari esker 354 lezamarrek eman zuten bere izena ekimenean parte hartzeko, eta kopuru honi izen eman barik joan zirenak eta 16 urtetik beherako edinekoak gehitu behar zaio; beraz, gure herrian inoiz ez dugu horrelako mobilizaziorik ikusi .
    Zorionak hau posible egin duten guztioi , zorionak Lezamari eta zurrumurruk dioen bezala hau ezerren amaiera izan baino zeozer politaren hasiera izan dadila! Lezama Bizirk