• Marzo
    2014AN LEZAMA BIZIRIK EGUNEAN ESPLORAZIOA EKIMENA: LEZAMAKO BASO MAMUAK
    Aretzalko nekazal lur baliotsuak , ondo jakina denez, arrisku bizian dagoz , 2006an Bilboko PTP delakoak bertan industriak eta kamioien aparkalekuak jartzeko eremu egokia zela esan zuenetik. Horrez gero , Udalak lur horiek industrial bezala kalifikatzeko ahaleginetan dabil . 2007an , lehengo saiakera , Arau Subsidiarioak abiatu zituen baina Lezama Bizirik elkartek jarritako helegiteari esker bertan behera gelditu ziren bi urte beranduago. Baina orain berriro dabil jo eta ke HAPO berriarekin eta asmo berberakin : Aretzalde nekazal lur eremu erraldoia industrial kalifikatzea. Baina , berriro be , zailtasunak…Alde batetik gure elkarteak eta hainbeste lezamarrek azaldutako kontrako jarrera, hau da , Aretzalde bizirik gura dugu eta ez dago aitxakirik industrial kalifikatzeko , Kurutzen dagoen polígono industriala husten ari den bitartean . ETA HORREZ GAIN DIPUTAZIOAREN IRITZIA: KURUTZEN ETA UGARTEN DAGOZEN BASOAK BABESTU BEHAR DIRA ETA HAZKUNDE INDUTRIALETIK LIBRE GELDITU BEHAR DIRA. Zein izan da Udalaren erantzuna? Harrigarria! Baso horiek antzinean bai baina gaur ez direla esistitzen!. Hau komeria!. BASO FANTASMAK OMEN DITUGU LEZAMAN!. Guk aldiz , BASO FANTASMA horiek hor dagozela konprobatu eta ezagutu gura dugunez , hortan emango dugu Apirilaren 5ko goiza , eta esplorazioan parte hartzeko bazkide eta lagun guztiak gonbidatzen ditugu. Erdu gugaz ba!
    Goiz berean asmoa dugu Kurutzeko berritutako ermitea eta Torrea bisitatzea tekniko baten laguntzaz.
    Gero 13:00etan Urruti gogoratu gura dugu . Bere auzoan , Aretzalden, zer obe bere oroimenean , areitz bat ipini baino.
    Azkenik 15:00etan ohiko HERRI BAZKARIA eta 17:00etan URTEKO BATZARRA burutuko ditugu .
    ETORRI ETA ONDO PASA!
    Lezama Bizirk