MAHAI INGURUA, LEZAMAKO ETORKIZUNA GAIA....ETA PNVK KALE EGIN
Otsailak 27an , Lezamako Etorkizuna eztabaidagai, MAHAI INGURUA burutu ginen. Ondo prestatua aurretik...Diputazioarekin berba egin PTP berrikuspenarekin dabilen teknikoren bat bidaltzeko. Hasieran hitz onak , gero ezetz ," beraiek badaukatela bere parte hartze prozesu propioa". Zer nolako konzeptua daukaten gure administrazioetan parte hartzeari buruz !. Foru Aldundiak ezetz baina berehala Berrikuspenaren Aurrerapen dokumentoan erredakzioan ibilitako teknakari bat , arkitekto andre bat, Aintzane del Rio,prest agertu zitzaigun Mahai Ingurura etortzeko. Milesker Aintzane !, instituzio eskas hauek uzten dituzten hutsuneak zu bezalako pertsona konzienziatuek bete behar dituzte oraindik. Geroago Lezamako PNVrekin ( Alkatea ) eta EH Bildurekin harremanetan jarri ginen beraien presentzia bermatzeko . Printzipioz, mahai inguruaren data baina hile eta erdi lehenago, arazorik ez ...Mahai Ingurua prest geneukan . Lokala hartu, kartelak zein zabalpen bitartekoak prestatu, …...eta 2 egun baino faltatzen ez zirenean….PNVren ezetza aolegatu zitzaigun. Alkatearen hitzetan "ez zuten egoki ikusten haien presentzia bertan…". Beste dezepzio bat , zenbat doaz?, orain 40 urtetik ona legealdi guztietan Lezaman gobernatu duen alderdiak ez du egoki ikusten Lezamako geroari buruzko bilera zabala eta publiko batera etortzea. Benetan adierazgarria. Hala ere Aintzane , EH Bilduko ordezkariak eta Lezama Bizirikoak bertan egon ginen. Pare bat dozena lagun gure herriaren geroari buruz solasaldian oso gustura . Ikasten, aportatzen , parte hartzen...hori dugu bidea!