BASOGINTZA KUDEAKETA EREDU JASANGARRIAK EZAGUTZEN URDAIBAIN LEZAMA BIZIRIK EGUNEAN
Pinu eta eukaliptoekin ditugu gure mendiak josita. Egur industrien interesak eta administrazioen konplizidadea gure lurra kaltetzen ari dira eta berasrekin batera gure etorkizuna . Lurgaia Fundazioak hamarkada eta erdi darama basogintza eredu alternatiboak aplikatzen herritarren laguntzan oinarriturik. Dagoeneko proiektu batzuk dauzkate martxan eta guk, Lezama Bizirik eguna probetxatzen, Urdaibain daramatzaten ekimenak ezagutzera joan gara. Lurgaia Fundazioko kide bat den Jonekin ibili gara bisitan , bere azalpenak benetan izan dira interesgarriak. Gero Bermiiko Antzokira joan gara bazkaltzen . Ederto jan dugu eta orokorrean benetan egun ederra pasatu dugun elkartearen egunean.